Zerbitzari bat konfiguratzen dudanean, sistemako diskak RAID batean sartzeko ohitura daukat. Segun zenbat diska eta zein konfigurazio mota behar dudan RAID maila bat edo bestea aukeratzen dut, baina askotan RAID1 erabiltzen dut. Eskarmentuagatik RAID kontrolatzaileak (hardware) ez dira beti oso bateragarriak izaten eta askotan software RAID erabili nahiago dut, horretarako FreeBSDn gmirror(8) erabiltzen dut.
Aurreko astean bat-batean zerbitzari batek arazoak zeuzkala zirudien, mirror hori apurtuta zegoenaren abisua jasotzen bainuen… Diska bat apurtuta agian? SMART frogak dena ondo zegoela zioen, baina gehiegi fidatzen ez nintzenez (batez ere portaera ikusita, mirror-a berreraiki, dena ondo eta berriro apurtu egun pare bat pasa…) diska sakontasunean aztertzea erabaki nuen, eta horretarako gehienetan ez ditugu tresna konplexuegiak behar, irakurtze froga besterik ez, horrela egin nuen:
# dd if=/dev/da1 of=/dev/null
Eureka! dd ez zen bukatzeko gai izan, frogaren erdian i/o arazo bat zegoela esan eta bertan behera uzten zuen prozesua, berdin SMARTek zer zioen, diska hori txarto zegoela argi zegoen. Beraz aldatzera…
Horretarako pausu sinple batzuk eman behar. Lehendabizikoa apurtutako diska makinatik atera eta gure gmirror estrukturatik ezabatu:
# gmirror forget ispilua ('ispilua' nire gmirror RAIDeko izena da)Gmirror bat izango dugu diska bakarrarekin, orain diska berria sartuko dugu makinan eta izan dezakeen informazioa ezabatu:
# gpart destroy -F /dev/ad1
Eta azkenik sartu berri dugun diska gure gmirror estrukturan sartu:
# gmirror insert ispilua /dev/da1
Eta listo! Zelan berregiten den RAID1a ikusi nahi badugu hurrengoa besterik ez dugu egin beharko:
# gmirror status
Erraza oso, ezta?