jueves, 2 de abril de 2020

FreeBSDren port batek "requires kernel source files in SRC_BASE=/usr/src"

Batzutan, FreeBSDren port bat instalatu nahi dugunean, kernelaren iturburu kodea eskatzen digu, aurretik instalatu ez badugu. Adibide tipiko bat open-vm-tools dira. Hau konpontzeko biderik errazena jaistea eta instalatzea da.
Iturburu kodearen artxibo bat jaitsi dezakegu gure FreeBSD bertsiorako ftp://ftp.freebsd.org/pub/FreeBSD/releases/ helbidetik. Adibidez, gure kasuan:
# fetch ftp://ftp.freebsd.org/pub/FreeBSD/releases/amd64/12.1-RELEASE/src.txz
Aurreko komandoan gure FreeBSDren bertsioa 12.1-RELEASE dela badakigu, jakiteko komando hau erabil dezakegu:
# freebsd-version -k
Sekuritateko partxeak ez ditugu kontuan izango, adibidez, 12.1-RELEASE-p3 bada, 12.1-RELEASE erabiliko dugu

Bukatzeko, tar-ekin deskonprimatuko dugu bere lekuan:
# tar -C / -xzvf src.txz

miércoles, 25 de marzo de 2020

VMware: Nola aldatu makina birtual baten instalatutako memoria

Badira une batzuk non errazagoa egiten zaizu ssh-ren bidez gure ESXi hostera konektatzea, vSphere Client abiaraztea baino.

Kasu honetan makina birtual baten memoria aldatu nahi dut, sare zerbitzu batzuk ematen dituenez, eta amatatu beharko dudanez, nahiago dut eskuz egin, bezero grafikorik erabili gabe.

Prozesu erraza eta mekanikoa da, pausuz pausu jarraitu beharrekoa:


  • SSHren bidez konektatuko gara ESXi hostera (aldez aurretik SSH zerbitzua gaituta izan beharko dugu, jakina)
  • Host horretan dauden erregistratutako makina birtual guztien zerrenda aterako dugu, beraien VMIDrekin batera.

# vim-cmd vmsvc/getallvms
 

  •  Aurreko pausuan lortutako Vmid-rekin piztuta dagoen ala ez ikus dezakegu.
# vim-cmd vmsvc/power.getstate 17
 
  • Amatatu baino lehenago, begiratuko dugu VMwarek atazaren bat indarrean duen, makina amatatzea oztopatu dezakeena.

# vim-cmd vmsvc/get.tasklist 17
Ezer ez badu, honelako zerbait itzuliko digu:
(ManagedObjectReference) []
Zerbait martxan izatekotan, irteera honen antzekoa izango da:
(ManagedObjectReference) ['vim.Task:haTask-2-vim.VirtualMachine.createSnapshot-182550283','vim.Task:haTask-2-vim.VirtualMachine.consolidateDisks-182550274'] 
                     ( [1] Erreferentzian zelan kudeatu ataza hauek ikus dezakegu )

  • Saiatuko gara makina amatatzen
# vim-cmd vmsvc/power.shutdown 17
  • Amatatzen ez bada "argindarra" kenduko diogu
# vim-cmd vmsvc/power.off 17
  • Makina amatatuta dugunean memoria kopurua aldatuko diogu, horretarako, makina birtualaren direktoriora joan beharko dugu, eta .vmx fitxategia editatu. vi editorea erabiliz "memSize" parametroa aldatuko dugu eta memoria kopuru berria ezarriko dugu. Aldaketak grabatuko ditugu eta azkenik makina berriro piztuko dugu.
# vim-cmd vmsvc/power.on 17




[1] https://kb.vmware.com/s/article/1004340