Batzutan, FreeBSDren port bat instalatu nahi dugunean, kernelaren iturburu kodea eskatzen digu, aurretik instalatu ez badugu. Adibide tipiko bat open-vm-tools dira. Hau konpontzeko biderik errazena jaistea eta instalatzea da.
Iturburu kodearen artxibo bat jaitsi dezakegu gure FreeBSD bertsiorako ftp://ftp.freebsd.org/pub/FreeBSD/releases/ helbidetik. Adibidez, gure kasuan:
# fetch ftp://ftp.freebsd.org/pub/FreeBSD/releases/amd64/12.1-RELEASE/src.txz
Aurreko komandoan gure FreeBSDren bertsioa 12.1-RELEASE dela badakigu, jakiteko komando hau erabil dezakegu:
# freebsd-version -kSekuritateko partxeak ez ditugu kontuan izango, adibidez, 12.1-RELEASE-p3 bada, 12.1-RELEASE erabiliko dugu
Bukatzeko, tar-ekin deskonprimatuko dugu bere lekuan:
# tar -C / -xzvf src.txz