Aurreko post batean Nginx zerbitzaria konfiguratu genuen PHP eta SSLrekin. Nginx zerbitzariko azkenengo bertsioak (1.4.0 bertsiotik hain zuzen ere) SPDY moduloa dakar. Baina zer da SPDY?
SPDY sare protokolo “berri” bat da, Googlek garatuta gehienbat. SPDY eta HTTP nahiko antzekoak dira. SPDYren helburua webguneetako karga latentzia jaistea da, sekuritatea hobetzen aldi berean. Horretarako, besteak beste konpresioa eta multiplexaketa erabiltzen ditu.
Interesgarria dirudi, ezta? Gainera ia-ia arakatzaile guztiek onartzen dute, Chrome, Firefox eta Opera esanguratsuenak izanik. Beraz, bateragarria denez HTTP protokoloarekin ez dugu ezer galtzen gure nginx web zerbitzarian gaitzeagatik.
Aktibatzeko Nginx portuan SPDY edo HTTPv2 aukera gaituko dugu (nginx bertsioaren arabera), ikusten dugunez HTTP_SSL ere gaitu behar dugu, beharrezkoa baita SPDY erabili ahal izateko. Konfigurazioa aurreko post horretan bezala baldin badaukagu, SPDY erabili ahal izateko, hurrengo direktiba besterik ez dugu aldatu behar:
listen 443;
Nginx 1.9.5 bertsiotik HTTPv2 moduloak SPDY ordezkatu du, beraz, bertsioaren arabera hau gehituko diogu aurreko lineari:
1.9.5 bertsioa baino lehenago:
listen 443 spdy;
1.9.5 bertsioan eta ondorengoetan:
listen 443 http2;
Eta listo! Martxan daukagu SPDY/HTTPv2 gure Nginx zerbitzarian. Gure nabigatzailearekin konprobatu nahi badugu, gehigarri bat instala dezakegu:
- Firefox: SPDY indicator
- Chrome: SPDY indicator
No hay comentarios:
Publicar un comentario