Windowseko erabiltzaileen profil zaharrek askotan arazoak sortzen dizkigute, adibidez, diskoko lekua agortzen dutela. Garbiketa egiteko aukera batzuk daude, baina erosoena talde politikak erabiltzea da, honela automatikoki egingo dugulako.
Talde Politikako Objektu (GPO) berri bat sortuko dugu, nahi dugun izena emango diogu, Profilen Garbiketa, adibidez. Editatuko dugu eta “Computer Configuration\Policies\Administrative Templates\System\User Profiles” aukerara joango gara. Horretan “Delete User Profiles Older than a Specified Number of Days on System Restart” aukera gaituko dugu.
Lehenetsitako ezabatzeko epea (zaharra den erabakitzeko) 30 egunetakoa da. Nahiko ondo pentsatu beharko dugu zein den gure sareko ordenagailuen erabilera, epe hori egokia den edo ez, ganorazko datuak profiletik kanpo gordetzen ditugun (Karpeten berbideraketa erabiliz, adibidez?) Orduan agian epe laburragoa erabil dezakegu, 14 egun edo, baina beti kontuan izan beharko dugu zein da gure sareko erabilera erabaki hori hartu baino lehen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario