SSH Aktibatu
Lehenik eta behin, eguneraketa hauek gauzatu ahal izateko, gure ESXi zerbitzarian ssh aktibatu behar dugu, hori egiteko aukera asko daude, baina errazena vSphere client erabiltzea da. Horretarako vSphere Client zabalduko dugu eta ondorengo pausuak jarraituko ditugu:- Gure host aukeratuko dugu eta Configuration fitxa klikatu
- Software panelean Security Profile klikatu
- Services atalean, Properties klikatu
- SSH aukeratuko dugu eta Options klikatu
- SSHren aukerak aldatu nahi dugun portaera aukeratuz. Nik normalean makina berrabiarazten denean SSH aktibatuta izan nahi dut, beraz "Start and stop with host" aukeratzen dut.
- Ok klikatu
Eguneraketa jaitsi
Eguneraketak eskuratzeko VMware-ren webgunean MyVMware atalera joan beharko dugu, eta behin hor, Product Patches aukeratu. Atal berri honetan gure produktua aukeratuko dugu, kasu honetan ESXi (embedded and installable) eta bertsioa, horrela azkenenego eguneraketak agertuko zaizkigu.Nahi duguna aukeratu eta jaitsiko dugu...
Jaitsitako eguneraketa VMware host-era kopiatu eta aplikatu
Eguneraketa jaitsi ostean, gure VMware host-era kopiatuko dugu, nahi dugun datastore-ra. Normalean datastore lokal bat aukeratzen dut. Jaitsitako fitxategia kopiatzeko scp erabiltzen dut, hortaz lehenengo pausuan SSH aktibatzearen beharra.Behin eguneraketaren fitxategia kopiatuta, ssh-ren bidez konektatuko gara gure ESXi-ra eta gure ESXiren bertsioa ziurtatuko dugu hurrengo komandoa erabiliz:
vmware -v
Honelako zerbait itzuliko digu:
VMware ESXi 6.0.0 build-3825889Orain jaitsitako eguneraketa ezarriko dugu esxcli-ren bitartez:
esxcli software vib install -d /datastore/directory/jaitsitako_eguneraketa.zipEguneraketa behin instalatuta mezu bat ikusiko dugu:
The update completed successfully, but the system needs to be rebooted for the changes to be effective.ESXi host-a berrabiaraziko dugu (gogoratu berrabiarazi baino lehen makinak amatatu behar direla, arazoak ez izateko)
Gure ESXi host-a behin piztuta ssh-ren bidez konektatuko gara eta bertsioa baieztatuko dugu
vmware -v
VMware ESXi 6.0.0 build-4192238Eguneratuta!!!


No hay comentarios:
Publicar un comentario