jueves, 16 de marzo de 2017

VMware vCenter Server Appliance nola eguneratu

Orain dela gutxi VMware vCenter Server Appliance (VCSA) erabiltzen hasi naizela eta eguna heldu da, eguneratu behar dut, baina nola? Egia esan espero nuen baino askoz errazagoa da, ikus dezagun.

Lehenik eta behin, VCSAren Appliance Management-era konektatuko gara, aldatu ez badugu 5480 portuan egongo da entzungai, beraz gure web arakatzailearekin konektatuko gara antzeko helbide batera:

https://vcenter:5480



Erabiltzaile izena eta pasahitza sartu ostean ezkerreko menuan eguneratzeko aukera aukeratuko dugu, eta eguneratzeak bilatzeko klik egin eta gero, zeozer eskuragarri badugu, eguneratze hori ezartzeko aukera emango digu:




Eguneratzea ezartzeko aukeratuko dugu eta prozesua hasiko da, pazientzia izan behar dugu, eguneratzeak batzutan nahiko potoloak baitira eta gure interneteko konexioaren arabera denbora luze emango du.



Bukatutakoan, beharrezkoa bada, berrabiarazi behar dugu, horretarako:



Eta eginda, VCSA eguneratuta izango dugu, erraza, ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario