martes, 9 de enero de 2018

Microsoftek ateratako Meldown eta Spectre adabakiek AMD makinak apurtzen dituzte. Zelan konpondu?

2018 hasi bezain pronto, Meltdown eta Spectre sekuritatezko akatsen berri izan dugu. 

Hauei erantzuteko Microsoftek adabaki batzuk atera ditu arriskugarritasuna arintzeko. Printzipioz egin behar zutena. Beste eztabaida bat izango litzateke beste proiektuekin, FreeBSDrekin adibidez, Intel eta antzeko enpresek izan dituzten jarrera, oso berandu jakinarazi diete eta.

Baina... Microsoftek ateratako adabaki kritiko hauek kontrako eragina izan dituzte AMD PUZak dituzten makina askotan, instalatu ostean ezin baitira abiarazi, hurrengo BSOD erakusten:


Hau aurreko ostegunean, urtarrilaren 4an, gertatzen hasi zen eta azkenik gaur (urtarrilak 9) Microsoftek bertan behera utzi du adabaki hauen banaketa AMD makinetarako. 

Edonola ere, kasu askotan akats hori konpontzeko aukera izan dugu batzuk. Berriro berrabiaraztean, Windowsen berreskuratze kontsolatik zera erabili behar izan dugu:

DISM /image:C:\ /cleanup-image /revertpendingactions

Honekin instalatu ezin izan den adabaki hori kenduko da eta Windows abiaraziko da. Horren ostean, adabaki hori blokeatu dut. Dena den, datozen asteotan egoera hau behin baino gehiagotan errepikatuko dela uste dut, beste adabaki batzuekin, konponbideak egonkortu arte, bederen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario