FreeBSD erabiltzaileok ohituta gaude gure sistema osoak konpilatzen. Askotan nahiko prozesu luzea izaten da, adibidez mahaigaina berkonpilatu behar dugunean (bertsio berria dela eta). Prozesu hauek arintzeko tresna interesgarriak dauzkagu, adibidez ccache.
Ccache tresnak aurrememoria batean sartzen du C/C++ konpilazioen irteerak, hurrengo batean konpilatzen bada, emaitzak aurrememoriatik hartuko dira, konpilazio hori ekiditen. Hau askotan izugarri arintzen du birkonpilazio denbora. FreeBSDn tresna hau erabiltzeko aukera daukagu, beraz erabil dezagun!
Lehenik eta behin ccache instalatu behar dugu:
# cd /usr/ports/devel/ccache
# make install clean
Behin instalatuta /etc/make.conf fitxategira hurrengo aldaketak gehituko dizkiogu:
.if (!empty(.CURDIR:M/usr/src*) || !empty(.CURDIR:M/usr/obj*))
.if !defined(NOCCACHE)
CC:=${CC:C,^cc,/usr/local/libexec/ccache/world/cc,1}
CXX:=${CXX:C,^c\+\+,/usr/local/libexec/ccache/world/c++,1}
.endif
.endif
csh erabiltzen badugu (normalean horrela izango da, root erabiltzailearen shell-a aldatzea ez baita batere gomendagarria) aldaketa batzuk egin beharko dizkiogu /etc/csh.cshrc fitxategira, gure ccache erabiltzeko. Garrantzitsua da CCACHE_DIR ezartzea, horretan egongo baita gure aurrememoria. Normalean /usr partizioa handiena da, beraz hor jarriko dugu (defektuz Giga 1eko tamaina dauka):
setenv PATH /usr/local/libexec/ccache:$PATH
setenv CCACHE_PATH /usr/bin:/usr/local/bin
setenv CCACHE_DIR "/usr/.ccache"
Eta… prest!!! Zelan ari den egiten eta bere estatistikak ikusi nahi baditugu, “ccache -s” komandoa exekutatu besterik ez dugu egin behar
Normalean ez dugu arazorik izango ccache erabiltzen, baina… arazorik badugu port bat konpilatzeko honela saia gaitezke:
make NO_CCACHE=yes install clean
Gauza bera egingo dugu ‘make buildworld’ exekutatzean arazorik badugu:
make NO_CCACHE=yes buildworld
No hay comentarios:
Publicar un comentario